PlayOff-etako postuei begira, partida erabakigarria jokatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek Fenerbahceren aurka
Erronka berri bat Cazoo Baskoniarentzat. Zaleen babesean, arabarrek Dimitris Itoudisek zuzentzen duen taldearen aurka jokatuko dute ostiral honetan (20:30). ALBA Berlini 93 eta 87-ko markagailuarekin irabazi ostean, aste erabakigarri honetako bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira gasteiztarrak. Zotzi onenen artean mantentzeko, neurketa zinez garrantzitsua jokatuko dute Joan Peñarroyaren gizonek. Arabarrek badakite zer den turkiarrei irabaztea denboraldi honetan. Joanekoan 70 eta 79-ko markagailuarekin atera ziren garaile eta ostiral honetan, zaleen aurrean, turkian lortutako balentria errepikatzen saiatuko dira.
8º Cazoo Baskonia (16 garaipen eta 15 porrot): Europako txapelketako azken txanpa gasteiztarrentzat. Ostiralean (20:30) Euroleagueko fase erregularreko azken-hirugarren partida jokatuko dute. PlayOff postuetan mantentzeko balioko dien garaipena lortzen ahaleginduko dira Joan Peñarroyaren gizonak. ALBA Berlini irabazi ondotik, Kaunas Planarengatik borrokatzen jarraitzeko nahia du Cazoo Baskoniak.
5º Fenerbahce Beko (18 garaipen eta 13 porrot): Real Madrilen aurka 90 eta 75-eko markagailuarekin galtzetik iritsiko da norgehiagokara Dimitris Itoudisen taldea. PlayOff postuak bermatzeko txapelketako 19. garaipena lortzen ahaleginduko dira turkiarrak. Scottie Wilbekin eta Dyshawn Pierre baja izango dira. Aldiz, duela gutxi fitxatu duten Tyler Dorsey eta lesio luze baten ondoren berriki errekuperatu den baskoniako jokalari ohi Nemanja Bjelica jokatzeko prest egongo dira.
Europan 34 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeek eta garaipenen balantza 17na berdindurik ageri da. Euroleagueko PlayOff-ei begira, garaipen garrantzitsua lortu nahi dute ostiral honetan (20:30) gasteiztarrek.