Erabiltzeko baldintza orokorrak

www.baskonia.com web gunea (aurrerantzean, “Web Gunea”) SASKI BASKONIA SADen jabetzakoa da, egoitza Carretera Zurbano s/n, 01013 Vitoria-Gasteiz, Araba, eta A-01051556 zenbakiko IFK izanik, eta Kirol Elkarteen Erregistroan inskribaturik. SASKI BASKONIA SADekin harremanetan jar zaitezke 945 27 34 00 tel.an.

Web Gunean sartzeko, SASKI BASKONIA SADren web gune bakarra izanik, honako helbide hau erabil dezakezu: www.baskonia.com.

1. Helburua

SASKI BASKONIA SADek Web Gunean eskura daitezkeen eduki eta zerbitzuak ematen ditu, ondorengo baldintza orokorrei (aurrerantzean, “Baldintza Orokorrak”), datu pertsonalen tratamenduari buruzko politikari (aurrerantzean, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika”) eta industria-jabetza eta intelektualari buruzko legezko jakinarazpenari (aurrerantzean, “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena”) loturik . Hori dela eta, Wen Gunean sartu, nabigatu eta bera erabiltzea “Baldintza Orokorrek”, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politikak” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpenak” arautuko dute.

Web Gunea erabiltzen duzunean, irakurri, ulertu eta onartutakotzat hartuko zaizkizu, inolako erreserbarik gabe, “Baldintza Orokorrak”, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena”, Web Gunean sartu eta bera erabiltzen duzun bakoitzean argitaratuta agertuko zaizkizu eta. Horren ondorioz, Web Gunea erabiltzen duzun bakoitzean, hasierako oharrak arretaz irakurri behar dituzu, aldaketarik izan dezakete eta. Horietako edukiekin ados egon ezean, ez duzu Web Gunea erabili behar.

Halaber, jakinaren gainean egon zaitezen, esan nahi dizugu, batzuetan, Web Gunean zenbait eduki edota zerbitzu zehatz erabiltzeko baldintza zehatzak jar daitezkeela, edo Web Gunean zehar, beste web gune batzuetara sar zaitezkeela, adibidez, SASKI BASKONIA SADen babesleenetara, eta horiek euren baldintza zehatzek araututa daudela. Aipatutako beste web guneetako baldintza zehatzek zein orokorrek “Baldintza Orokorrak” ordezkatu, osatu edota aldatu ahal dituzte, hori dela eta, halakorik gertatuz gero, ohar horiek kontsultatzeko iradokitzen dizugu.

2. Datuen pribatutasuna eta tratamendua

Mesedez eskatzen dizugu “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” arretaz irakurtzeko, gai horietako gure praktikak uler ditzazun. “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” baldintza orokor hauetako zati bat dira eta aplikagarria izango da erregistratu beharra duzunean edo datu pertsonalik ematen duzunean.

3. Industria-jabetza eta intelektuala

Mesedez eskatzen dizugu Web Guneko “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena” arretaz irakurtzeko. “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena” baldintza orokor hauetako zati bat dira.

4. Web Gunea erabiltzen dutenen betebeharrak eta erantzukizunak

Web Gunea erabiltzean, baldintza orokor hauek edo unerik unera sartzeko edo erabiltzeko zehaztu daitezkeen ohar edo jarraibide bereziak bete beharko dituzu.

Halaber, uneoro zuzenbideak, moralak, ohitura onek, ordena publikoak eta fede onaren eskakizunek agindu bezala jokatu beharko duzu, Web Guneko edukien edo zerbitzuen jiteari dagokion diligentziaz.

Ez duzu Web Gunea erabiliko helburu ez-zilegietarako, debekatuetarako, hirugarrenen eskubideak kaltetzeko edo, edozelan, Web Gunearen funtzionamendu arrunta kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, narriatu edo eragotzi dezaketen helburuetarako.

Web Gunea azken kontsumitzaile edo erabiltzaileei zuzenduta dago. Hori dela eta, derrigorrezkoa da Web Gunearen bitartez publizitate-jarduerarik, sustapenik edo merkataritza-ustiapenik ez egitea, baita beraren bitartez lortutako edukiak eta informazioa publizitatea igortzeko, salmenta zuzeneko mezuak bidaltzeko edo beste edozein merkataritza-helburutarako ez erabiltzea ere.

Ezin izango duzu Web Gunean agertutako eduki eta zerbitzuetan inolako aldaketarik egin, ezta haren osotasuna edo funtzionamendua inola kaltetu ere.

SASKI BASKONIA SADek beretzat gordetzen du Web Gunerako sarbidea eta edukiak edozein momentutan aldatu, mugatu edo deuseztatzeko eskubidea, baita konfigurazioa eta aurkezpena ere, horrelakoen ondorioz inolako erantzukizunik hartu gabe. Web Gunera edozein informazio bidaliz gero (publizitatekoa izan ezik, bera bidaltzea debekatuta baitago), zeuk bermatzen duzu hori egiteko eskubideak dituzula. Hori dela eta, zeuk erantzungo duzu eta SASKI BASKONIA SAD onik azalduko da informazio horren edukiarengatik eta hedapenarengatik, barne sartuko direlarik, nolabait esatearren, haren zehaztasuna, legezkotasuna, jatorrizkotasuna eta titulartasuna. Halaber, SASKI BASKONIA SADi esklusibaz eta mundu osoan aurreko informazioaren gainean izan dezakezun industria-jabetza edo jabetza intelektuala ematen diozu.

Web Guneko zerbitzu edota edukiren batean sartzeko pasahitza emango balitzaizu, zentzuz erabiltzera derrigortuta egongo zinateke, baita uneoro isilean gordetzeko ere. Horren ondorioz, bera egokiro gordetzearen eta isilpekotasunaren erantzulea izango zara, hirugarrenei ez emateko konpromisoa hartuta, ez aldi baterako ez betiko, ezta zu ez zaren inor aipatutako zerbitzuetan edo edukietan sartzen ez uzteko ere. Era berean, derrigorrez eman beharko diozu SASKI BASKONIA SADi pasahitza behar ez bezala erabiltzea dakarren edozein ekintzaren berri, adibidez, nolabait esatearren, bera lapurtu izana, galtzea edo baimenik gabeko sarrrerak, berehala baliogabetzeko xedeaz. Ondorioz, lehengoaren berri ematen ez duzun bitartean, SASKI BASKONIA SADek ez du zure pasahitzaren erabilera okorretik eratorritako inolako erantzukizunik izango, eta zure ardurakoa izango da hirugarren ez-legitimo batek Web Guneko eduki edota zerbitzuen edozein erabilera ez-zilegi eginez gero.

Erruz edo zabarkeriaz baldintza orokor hauetan ezarritako betebeharrak bete ezean, SASKI BASKONIA SADi ez betetze horretatik letozkiokeen kalte-galerengatik zeuk erantzungo duzu.

5. Hirugarrenetarako loturak

Web Gunean hirugarrenen web guneetarako loturak topa ditzakezu, botoien, esteken, iragarki-banden, etab.en bidez. SASKI BASKONIA SADek, edozein unetan, bere web orrian sartutako loturak ezabatu ahal izango ditu; batez ere, edukiak lizuntzat, iraingarritzat, liskar-sortzailetzat jo edo bortizkeria edo sexuak, arrazak edo erlijioak eragindako bazterkeriarik eragiten badute, edo ordena publikoaren aurkakoak edo ez-zilegiak badira. Aipatutako loturak zure erosotasunerako baino ez dira eskaintzen, baina horrek ez du esan nahi SASKI BASKONIA SADek gomendatzen dituenik. Beraz, Web Gunea ez diren beste web guneak erabiltzea zure kontua izango da. SASKI BASKONIA SADek ez du ardurarik hartzen Web Guneaz besteko web guneak erabiltzeko edo aztertzeko, ez ditu euren eskaintzak bermatzen, ezta aipatutako web orri horien funtzionamenduari, jarduketei, edukiei, produktuei edo zerbitzuei buruzko erantzukizunik hartu ere. Hori dela eta, arretaz aztertu beharko dituzu baldintza orokor egokiak, datu pertsonalen tratamenduari buruzko politikak eta industria-jabetza eta intelektualerako eskubideak gordetzeko klausulak.

6. Hirugarrenen loturak

Emana duzu eskubide mugatua, errebokagarria eta ez-esklusiboa Web Gunearen orrialde nagusiarekiko loturak sortzeko, bakar-bakarrik erabilera pribaturako eta ez komertzialetarako bada. Gure Web Gunerako lotura duten web guneek (i) ezin izango dute aditzera eman SASKI BASKONIA SADek web gune hori edo bertako zerbitzuak edo produktuak gomendatzen dituenik; (ii) ezin izango dituzte SASKI BASKONIA SADekiko harremanak faltsutu, ezta SASKI BASKONIA SADek lotura baimendu duela esan ere, ezta SASKI BASKONIA SADen markarik, izendapenik, merkataritza-izenik, logotiporik edo bestelako bereizgarririk sartu ere; (iii) ezin izango dute gustu txarrekotzat har daitekeen edukirik sartu, ez lizunik, ez iraingarririk, ez liskar-sortzailerik, ez bortizkeria edo sexuak, arrazak edo erlijioak eragindako bazterkeria sortzen duen edukirik, ez ordena publikoaren kontrakorik edo ez-zilegirik; (iv) ezin izango dute lotu Web Guneko orrialde nagusiaz besteko orrialdetara; (v) Web Gunearen helbideari berari lotu beharko zaio, lotura gauzatzen duen web guneak Web Gunea bere webaren zatia balitz bezala birsor dezan edo bere “frame”etariko baten barruan edo Web Guneko orrialdeetariko edozeinen gainean “arakatzaile” bat sor dezan baimendu gabe. SASKI BASKONIA SADek, edozien unetan, Web Gunerako edozein lotura ezaba dezazun eskatu ahal izango dizu, horren ostean berehala deuseztatu beharko duzu. SASKI BASKONIA SADek ezin ditu kontrolatu Web Gunea helmuga duten loturak ezarrita dituzten beste web guneek emandako informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak. Horren ondorioz, SASKI BASKONIA SADek ez du bere gain hartuko web gune horiei loturiko inolako erantzukizunik.

7. Adierazpenak eta bermeak; erantzukizunaren muga

Web Gunean eskainitako edukiek eta zerbitzuek informatzeko balio hutsa baino ez dute eta “bere horretan” aurkezten dira. Beraz, eurak eskaintzeko orduan, SASKI BASKONIA SADek ez du bermerik ematen, ezta adierazpenik egin ere, web gunean eskainitako edukiak eta zerbitzuak direla eta, barne izanik, nolabait esatearren, legezkotasun-bermeak, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, edo merkaturagarritasuna, ez bada legeak aginduta adierazpen eta berme horiek kanpoan utzi ezin daitezkeenean. Ondorioz, onartu egiten duzu, lege ezargarriek ahalbideratzen duten neurrian, SASKI BASKONIA SADek ez duela erantzukizunik eta ez duela erantzungo, inola ere, nolabait esatearren eta ez soilik, honako hauengatik: (a) web gunean sartzeko atzerapenak edo etenak; (b) informazioa ez ematea, gaizki ematea, endekatzea, hondatzea edo beste edonola aldatzea; (c) web gunea ez diren tokietarako loturak edo berari loturiko bestelako web guneak erabiltzetik eratorritako edozein kalte-galera; (d) web gunea erabiltzean izan daitezkeen birus informatikoak, sistemaren hutsegiteak edo gaizki ibiltzea, eta horretaz gain web gunearen funtzionamenduan izan daitezkeen eskuragarritasun falta edo etenak; (e) edukietako okerrak; (f) web gunearen erabilgarritasun edo errendimendu falta; (g) web gunearen segurtasun-neurrien erasoezintasuna edota menderaezintasuna; edo (h) SASKI BASKONIA SADen zentzuzko kontroletik kanpoko gertaerak.

SASKI BASKONIA SADen betebehar eta erantzukizun bakarra izango da, web gunearen edukia dela eta, ahalik eta lasterren informazio, adierazpen edo bestelako eduki edo zerbitzu okerrak ezabatzea, edo informazio, adierazpen, eduki edo zerbitzu zehatzez ordezkatzea.

Aurreko paragrafoan deskribatutako betebeharra betez gero, SASKI BASKONIA SADen ez du erantzungo web gunea erabiltzearen, bertan sartzearen, edo bera ez erabiltzearen edo ez sartzearen ondoriozko kalte-galerengatik, ezta web guneak eskaintzen dituen edukiak edo zerbitzuak erabiltzearen edo beraietan sartzearen ondoriozko inolako kalte-galerengatik ere, edo web gunera edo web gunetik gurea ez diren beste web guneetan sartzearen edo beroriek erabiltzearen ondoriozkorik.

8. Kalteordaina

Zeuk SASKI BASKONIA SAD babestuko duzu, kalteak ordaindu eta kalterik gabe iraunaraziko duzu, Web Gunean sartu eta bera erabiltzearen ondorioz hirugarrenek jarritako erreklamazio, ekintza edo salaketetatik eratorritako kalte-galerei dagokienez. Halaber, zeuk ordaindu beharko dizkiozu SASKI BASKONIA SADi datuak jaso eta ateratzeko “errobotak”, “armiarmak”, “crawler”rak edo bestelako baliabideak erabiltzeak edo Web Gunearen funtzionamenduan arrazoirik gabeko karga dakarkion beste edozein ekintzak eragindako kalte-galerak.

9. Lege ezargarriak eta Forua

Baldintza orokor hauek Espainiako legeek araututa egongo dira eta horiexek izango dira ezargarriak bertan ezarri gabekoetan, interpretaziorako, balioztapenerako eta betearazpenerako.

Alderdiek espreski egiten diote uko kasuari dagokion foruari eta Vitoria-Gasteizeko Epaitegi eta Epaimahaien eskuetan jartzen dira, Baldintza Orokorrak interpretatzeko edo betearazteko orduan sor daitezkeen gatazkak ebatz ditzaten.

10. Hizpaketa orokorrak

Zuk zeuk aitortu egiten duzu eta bat zatoz Baldintza Orokorrak, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena” direla guk biok adostutako guztia, Web Gunean sartu eta erabiltzeari dagokionez.

SASKI BASKONIA SADek beretzat gordetzen du Baldintza Orokorrak, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena”, zati batean edo osorik eta edozein unetan, aldatzeko eskubidea; hala ere, ongi ulertuta, SASKI BASKONIA SADek “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” aldatu beharra aurreikusiz gero, Web Gunean erregistratutako erabiltzaileei arrazoizko jakinarazpena egingo diela, politika horretako prozedura zehatzekin bat etorrita.

Web Gunean erregistratutako erabiltzaileei dagokienez, Datuen Pribatutasunari eta Tratamenduari buruzko Politikan ezarritakoa izan ezik, Baldintza Orokorrak, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena” direlakoetan egindako edozein aldaketak berehalako eragina izango du, Web Gunean sartzeaz batera. Web Gunean sartzen edo bera erabiltzen segitzeak berez dakar aldatutako Baldintza Orokorrak, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena” espreski onartu izana. Aldez aurretiko jakinarazpena izan zein izan ez, baldintza orokor hauek ematen dizkizuten eskubideetariko edozein indarrik gabe utz dezakegu eta indargabetzea zein beste edozein jakinarazpen berehala bete beharko dituzu, kasuan kasu, Web Gunean sartzea edo bera erabiltzea debekatzea barne delarik. Horren ondorioz, Baldintza Orokorrak, “Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politika” eta “Industria-jabetza eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpena” indarrean izango dira Web Gunean azaldu bitartean, zati batean zein osorik aldatu arte, eta orduantxe indarrean jarriko dira baldintza orokor aldatuak.

Baldintza orokor hauek ezarritakoaren eta kasu bakoitzari ezarri beharreko baldintza zehatzen artean bateraezintasunik izanez gero, azken horiek zehaztutakoa gailenduko da.

SASKI BASKONIA SADek baldintza orokor hauetako hizpaketaren bat betetzeko ez eskatzeak ez du inola ere ekarriko horien ezarpenari uko egitea eta ez du inolako eraginik izango SASKI BASKONIA SADek ondorengo edozein unetan betetzeko eskatzeko eskubidean, eta hizpaketak ez betetzeagatik erreklamazioari uko egitea ez da interpretatu behar, ezta horrela hartu ere, hizpaketari berari uko egitea.

Baldintza orokor hauetako edozein eskaezina edo, indarreko legeen arabera edo epaileen edo Administrazioaren ebazpenaren ondorioz, baliogabea izanez gero, eskaezintasun edo baliogabetasun horrek ez du eragingo baldintza orokor hauek orohar eskaezintzat edo baliogabetzat hartzea. Horrelakoetan, SASKI BASKONIA SADek hizpaketa hori aldatu edo ordezkatu egingo du, baliozkoa eta eskagarria izan dadin, eta ahal den neurrian, jatorrizko hizpaketan islatutako helburua eta asmoa lor dadin.

Copyright © 2014 SASKI BASKONIA SAD. Munduko eskubide guztiak erreserbatuta.