Scotty Hopsonek perimetro baskonista indartuko du denboraldi amaierarte. Hegaleko estatubatuarra arratsaldean helduko da Gasteizera eta, taldearekin lanean hasi baino lehen, errekonozimendu medikua pasako du.
Laboral Kutxa Baskoniak Brian Scott ‘Scotty’ Hopson fitxatu du denboraldi amaierarte. Fitxaketa berriak (2.01 metro eta 25 urte) Garapen Liga estatubatuarreko Sioux Falls Skyforcen jokatu du aurten. Guztira, 43 partidu jokatu ditu aurtengo denboraldian eta bataz beste 19.2 puntu, 3.7 errebote eta 3.3 asistentzia lortu ditu partiduko.
Tennesse unibertsitatean formatu ondoren, fitxaketa baskonista berriak Europan jokatu izan ditu azken hiru denboraldiak -Grezian, Israelen eta Turkian-. Oso hegaleko fisikoa, saskiratzailea eta esplosiboa da. Gainera, jokalari estatubatuarrak esperientzia du Euroleaguean, iaz Anadolu EFES-en jokatu zuen eta 15.2 puntu, 4.2 errebote eta 15.7 puntuko balorazioa lortu zituen bataz beste.
Scotty Hopson arratsaldean helduko da Gasteizera eta Ibon Navarroren agindupean jarri baino lehen errekonozimendu medikua pasako du.