Baskonista berriak Crespiren planteamenduak goraipatu ditu “taldearentzat oso onuragarriak direlako”.
Orlando Johnson jokalari baskonista berri bezala izan da aurkeztua. Mirza Teletovic historikoak bezala, fitxaketa berriak 33 zenbakia jantziko du.
Felix Fernandez Kirol Zuzendariarekin batera, hegaleko estatubatuarrak bere lehen sentsazioak azaldu ditu prentsaurrekoan.
“Bai, noski. Killer bat naiz”. Fitxaketa baskonistak argi hitz egin du. Jokalari on askorekin jokatu duela adierazi du eta jokalari bikain hauekin asko ikasi du. Gasteizen zer jokalari mota den erakutsi nahi du eta horretarako egunero egin beharko du gogor lan.
Marco Crespiren lan metodoa gustatzen zaiola esan du Orlando Johnsonek. “Bere entrenatzeko modua asko gustatzen zait. Oso gogorra eta zorrotza da. Talde bat bezala jokatu dezagun eskatzen digu. Bere planteamenduak asko gustatzen zaizkit taldearentzat oso onuragarriak direlako”.
Agresibitatea eta saskiratzeko gaitasuna dira fitxaketa berriaren indar guneak. Hain zuzen, hori izan da Marco Crespik eskatu diona. “Marcok dakidan moduan joka dezadan eskatu dit. Unibertsitatean beti jokatu izan dudan bezala: jokoan agresiboa eta erasoan determinagarria. Talde lanean beti egongo naiz laguntzeko prest eta fazeta agresiboa landu behar dudala argi daukat”.
Estatu Batuetatik Gasteizera,eta astean bi neurketa jokatu beharra. Fitxaketa baskonistari ez zaio zaila egingo: “oso ondo moldatuko naiz. Egoera hau ez da berria niretzat. Egia da oraindik ez dudala Euroleague jokatu, baina Europako liga onena jokatzea erronka bat da niretzat. Ondo egin dezakedala erakutsi nahi dut”.
[flickr_set id=”72157646506280630″]