Urdin-gorriek ligako zazpigarren neurketa jokatuko dute Natxo Lezkanorenen aurka.
Aukera berri bat gasteiztarrentzat. Igande honetan (17:00), Morabanc Andorraren aurka Endesa Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute. Urdin-gorriek garaipen berri bat lortu nahi dute igo berri baten aurka. Zurbanoko taldeak 21/22 denboraldian bisitatu zuen azkenekoz Pavelló de Govern eta 78 eta 79-ko markagailuarekin atera zen garaile.
11º Morabanc Andorra (3 garaipen eta 3 porrot): Natxo Lezkanok, Baskoniaren 2. entrenatzailea izandakoa 2001/07 denboraldien artean, zuzentzen du andorrako taldea Endesa Ligako itzuleran. Endesa Ligako itzulerarako sei jokalari berrirekin indartu da Morabanc Andorra, tartean Tyson Perez (8,5 puntu, 8,3 errebote eta 15-eko balorazioa) eta Markel Starks (12,2 puntu, 4,2 asistentzia eta 10,3-ko balorazioa) direlarik. Andorrako taldeak hiru neurketa irabazi ditu Surne Bilbao Basketen, Rio Breoganen eta Bartzelonaren aurka eroriz.
5º Baskonia (4 garaipen eta 2 porrot): Etxetik kanpo batzeko momentua Joan Peñarroyaren gizonentzat. Etxetik kanpo jokatutako lau neurketetatik hirutan atera da garaile Baskonia. Igande honetan (17:00), etxeko txapelketako bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko dira urdin-gorriak. 95,50-eko balorazioarekin, Endesa Ligako bosgarren talderik baloratuena dira gasteiztarrak. Atenasera bidaiatu ez zuten Dani Diez, Nikos Rogkavopoulos eta Khalifa Diop baja izango dira.
23 aldiz neurtu dituzte indarrak Baskoniak eta Andorrak Endesa Ligan, horietatik 16tan garaipena lortuz arabarrak. Igande honetan (17:00) Endesa Ligako bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko da Baskonia, laugarrena etxetik kanpo.