Pasaden otsailean Zurbanoko klubera iritsi zen joko-antolatzaileak amaitu du bere baskoniako etapa.
Jordan Theodorek eta Saski Baskoniak euren arteko lotura amaitu dute. Joko-antolatzaile estatubatuarra otsailean iritsi zen eta ordutik 21 neurketa jokatu ditu. Endesa Ligan batez beste 3 puntu eta 2.1 asistentzia lortu ditu eta Euroleaguen 3.5 puntu eta 1.1 asistentzia.
Klubak bere konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu eta zorterik handiena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean.