Pibot nigeriarrak esperientzia du EuroLeaguen eta, KIROLBET Baskoniarekin bi urteko kontratua sinatu ondoren, talde gasteiztarreko lehen fitxaketan bihurtu da.
Michael Eric jokalari nigeriarrak (31 urte eta 2,10 metro) KIROLBET Baskonian jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak.
Michael Ericek (1988ko ekaina) Darussafaka talde turkiarrean jokatu zuen iaz. Bertan EuroLeague jokatzeko aukera izan zuen, bataz beste 11.1 puntu, 5 errebote eta 10.4 puntuko balorazioa lortuz. Nahiz eta Turkish Airlines EuroLeaguen jokatutako lehen denboraldia izan, pibot nigeriarrak hiru aldiz lortu zituen digitu bikoitzak, bere errekor kontinentala 33 puntuko balorazioa izanik.
Fitxaketa baskonista berriak Templeko Unibertsitatean hasi zuen bere ibilbidea eta ondoren NBA D-Leagueko talde defentsibo onenean aukeratu zuten. Darussafakarekin Eurocup bat irabazi zuen ere, bataz beste 9.3 puntu eta 5.8 errebote lortuz. Gainera, Michael Ericek Endesa Ligan jokatu izan duenez, plaza komunitarioa okupatuko du.
KIROLBET Baskoniaren fitxaketa berriak izugarrizko fisikoa du eta taldeari energia eta indar handia aportatuko dizkio.