Lakers, Nets eta EFESeko jokalari ohia gaur helduko da Gasteizera eta errekonozimendu medikua pasako du.
Sasha Vujacic jokalari esloveniarrak Laboral Kutxa Baskoniarekin sinatu du. Fitxaketa berriak -30 urte eta 2.01 metro- esperientzia handia du NBAn, guztira zortzi denboralditan bostehun partidu inguru jokatu ditu. Gainera, Vujacicek bi NBA eraztun ditu. Dena dela, Anadolu EFESen jokatu eta gero, fitxaketa berriak Euroleaguea ondo ezagutzen du. Jokalari esloveniarrak zenbaki onak ditu Europa mailan: 40 partidutan 11.5 puntu eta 3 errebote bataz beste (2011-12 eta 2012-13 denboraldietan). Endesa Ligan aldiz, lehenengoz jokatuko du.
Fitxaketa berria gaur arratsaldean helduko da Gasteizera eta errekonozimendu medikua pasako du. Gauzak horrela, Endesa Liga eta Turkish Airlines Euroleague jokatzeko prest egongo da.