Talde gasteiztarraren izen ofiziala ‘KIROLBET BASKONIA’ izatera igaro da, bai Endesa Ligan eta baita Euroligan ere.
KIROLBET, Grupo Baskonia-Alavés-en babesle eta Apustu Etxe Ofiziala, Saski Baskoniaren babesle nagusia izatera igaro da. Une hontatik aurrera talde gasteiztarrak KIROLBET Baskonia izenpean jokatuko ditu Liga Endesako eta Turkish Airlines Euroleagueko norgehiagokak.
Bere sektorean erreferente diren bi erakunde euskaldun hauen arteko akordioak saskibaloi talde gasteiztarraren proiektua finkatzeko eta egonkortzeko balioko du. Elkarlanaren helburua urte hauetan estatu zein nazioartean Saski Baskoniak izan duen kirol maila mantentzea izango da.
Akordioa bihar Liga Endesan jokatuko den lehian estreinatuko da; Fontentan, KIROLBET Baskonia eta Valencia Basket izango dira aurrez aurre. Izen berriaz gain, jokalariek lehen aldiz eramango dute kamisetaren aurrealdean babesle nagusi bilakatu den apustu etxe euskaldunaren irudia.
2016tik Saski Baskoniaren babesle ofiziala den KIROLBET-ek europar saskibaloian erreferente den entitate gasteiztarrarekin konpromisoa indartu du. Akordioaren xehetasunak ostiralean egingo den prentsaurrekoan jakitera emango dira. Saski Baskoniaren aldetik bertan izango dira Josean Querejeta presidentea eta Mikel Bárcena zuzendaritza nagusiko kidea. GRUPO KIROL-etik, aldiz, Eñaut Ruiz zuzendari nagusiak eta Beñardo Elorz marketingeko zuzendariak emango dute akordioaren berri.