Hegaleko urdin-gorria Buesa Arenan izan da aurkeztua.
Gaur 12: 00etan izan da Kamar Baldwinen aurkezpen ofiziala Baskoniako jokalari berri gisa. Estatubatuarra Buesa Arenako prentsa aretoan azaldu da hedabide eta zaleen aurrean. Ondoren, bere kamiseta berriarekin, 44 zenbakia duelarik, agertu da.
Jokalaria oso pozik agertu da Baskoniako jokalari izateagatik: ❝ Nire joko estiloa ondo egokitzen da Baskoniakoarekin eta klub honetan arrakasta izan nahi dut ❞.
Felix Fernandezek jokalariarekiko aldez aurreko interesa nabarmendu du prentsaurrekoan: ❝ Oso pozik gaude Kamarren fitxaketarekin. Aspaldi jarraitzen genuen eta Europako saskibaloia oso ondo ezagutzen duen jokalaria da ❞.
Aurkezpenaren ondoren, Kamarrek bere zale berriak ezagutzeko aukera izan du.