Laboral Kutxa Baskoniako fitxaketa berria internazional absolutua da Esloveniako selekzioan eta 13 puntu, 3.8 errebote eta asistentzia 1eko bataz bestekoa lortu du Eurobasketean.
Laboral Kutxa Baskoniak Jaka Blazic internazional esloveniarra fitxatu du hurrengo hiru denboraldietarako. 1990ko ekainak 30an Jesenicen jaioa, Blazic 1.96 metroko hegalekoa da. 25 urte ditu eta esperientzia luzea du Turkish Airlines Euroleaguean, iaz Belgradeko Izar Gorriarekin jokatu zuen txapelketa kontinental gorena.
Iazko denboraldiaz gain, fitxaketa baskonista berriak 50 partidu baino gehiago jokatu ditu Euroleaguean -bere herrialdeko Olimpia Ljubljanan jokatu baitu ere-. Iazko denboraldian 24 neurketa jokatu zituen Euroleaguean eta 9 puntu, 3 errebote eta asistentzia 1 lortu zituen bataz beste.
Blazic Esloveniako jokalari garrantzitsuenetako bat da. 2015ko Eurobasketa jokatu du, final zortzirenetan letoniar selekzioaren aurka jauziz. Dena dela 26 minutu, 13 puntu, 3.8 errebote eta asistentzia 1 lortu ditu bataz beste.