Araba Gunea

Gaur, Araba Gunean izan da “Down Araba-Isabel Orbe” elkartea. Erakunde hau 1995ean sortu zuen guraso talde txiki batek, down-en sindromea duten pertsonen erabateko gizarteratzea lortzeko ardurak bultzatuta.  Arreta goiztiar eta heziketa arloan egiten duten lanaz gain, helburu nagusienetakoa gizarteratzea da eta, bereziki, talde horren laneratzea. Elkartean adin guztietako pertsonak daude, eta horien guztien interesei erantzun…

“Araba Gunea”

Gaur Araba Gunean Tdh- Gizakien lurra.  Berezko nortasuna duen fundazioa da, irabazi asmorik gabekoa, eta “Terre des hommes” nazioarteko mugimenduaren parte (Lausanne, Suitza, 1960). Estatu mailan 1994an sortu zen, eta 1997an, Gizakien Lurra sortu zen, ordezkaritza duena Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Nazio Batuen Haurren eskubideei buruzko 1989ko Hitzarmenean jasotako printzipioei jarraituz, haien xedea da…

Araba Gunea

Arabako Autismo Espektroaren Nahasteen Elkartea egongo da  gaur Araba Gunean. Elkarteak apustu handia egin du gizarteratzearen, berrikuntzaren, kudeaketako eta komunikazioko gardentasunaren, konpromisoaren eta familien partaidetzaren eta ahalduntzearen alde, eta bide horiek erabiltzen ditu Autismo Espektroaren Nahasteak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta bizi prozesu osoan familiei laguntzeko. Aldundiak elkarteak egiten duen lana eskertu nahi du…

“Araba Gunea”

Gaur, Araba Gunean izango da ASPACE, Elbarritasun Zerebralaren eta antzeko Gaitzen Elkartea.  ASPACE- ARABA 1989. urtean sortu zuen kolektibo horren eskubideak defendatzearen eta haien beharrak betetzearen aurrean sentsibilizatuta zegoen familia talde batek. Elkartearen helburu nagusia da elbarritasun zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzea eta, horren bidez, pertsona horien gizarteratzea hobetzea…

“Araba Gunea” Montakit Fuenlabrada

Gaur Araba gunean ADELAk hartzen du lekua, albo esklerosi amiotrofikoa duten gaixoen eta beren familien elkarteak. Entitate honekin sortu zen gizartean ELA gaixotasuna pairatzen edo gertutik bizitzen ari direnen ahots berria. Elkartearen helburuak dira laguntza neurologiko zentralizatua lortzea, talde bakarrean biltzea mediku laguntzako zerbitzuak –fisioterapeutak, logopedak eta psikologoak– eta laguntza prestazioak hobetzea; autolaguntzako taldeak sustatzea,…

Araba Gunea

Gaur Araba Gunean Mugarik Gabe elkartea izan dugu.  Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundea, giza garapen osorako eskubidea bultzatzea da, ez bakarrik garapen ekonomikoa,emakume eta gizonen arteko parekoa, herri ezberdinen arteko parekoa, etorkizuneko belaunaldietako jasangarria da hauen helburu nagusietako bat. Aldundiak, gonbidapen honen bidez, gizarte mugimendu honi esker ona erakutsi nahi dio.

Araba Gunea

Gaur, Arabako Foru Aldundiko atabalariak eta tronpetariak izan dira Araba Gunea espazioan. Pregoian festarako deia eginez, atabalek eta tronpetek hasiera ematen diete urtero San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaiei, eta parte hartzen dute egun horietako ekitaldi guztietan. Gonbit hau dela medio, Aldundiak ezagutu egiten du talde historiko horren lana, Arabako festen historiaren funtsezko…

Araba Gunea

Gaur Araba Gunean Arabako Foru Aldundiko Txistularien Banda izan da erakundearen historioaren parte eta kultura identitatearen sinboloetako bat da. Bandako partaide izan diren musikariek egindako lanari esker, gure lurraldean zein kanpoan Arabako kultura eta folklorea zabaltzen lagundu dute. Gaur egun, Arabako Foru Aldundiko txistularien banda, identitate sinbolo izateaz gain, kultura zabalkuntzarako elementu garrantzitsu bat da.…

Araba Gunea

Gaur Mendi Solidarioak elkartea izango da Araba Gunean. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatua da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako mendi jarduerak sustatu eta antolatzen ditu