ARABA GUNEA

Gaur, Araba Gunean izan da “Down Araba-Isabel Orbe” elkartea. Erakunde hau 1995ean sortu zuen guraso talde txiki batek, down-en sindromea duten pertsonen erabateko gizarteratzea lortzeko ardurak bultzatuta.  Arreta goiztiar eta heziketa arloan egiten duten lanaz gain, helburu nagusienetakoa gizarteratzea da eta, bereziki, talde horren laneratzea. Elkartean adin guztietako pertsonak daude, eta horien guztien interesei erantzun…

Araba Gunea

Gaur, Araba Gunean, Aitzina lan-taldea egon da. Aitzina lan-taldea 2010eko urrian sortu zen, Gasteizen, gaixoak ataxia-telangiectasia, batez ere haurrak, eta haien familiak herri barruan bertan laguntzeko. ataxia-telangiectasia jotakoen guraso eta senideek eta boluntarioek eratutako talde hori AEFATeko kide da. Arabako Foru Aldundiak azpimarratu egin nahi du Aitzina lan-taldeak gaitz horrek jotako gaixoen alde egindako ahalegina.

Araba Gunea

Gaur Aspanafoa dugu gurekin (Minbizia duten Arabako haurren gurasoen elkartea) Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, Aspanafoa “Araba Gunea” palkoan izan da. Aspanafoa 1990ean sortu zen minbiziak jotako haurren guraso talde baten ekimenez. Xede nagusia da hobetzea minbizia duten haurren eta haien gurasoen bizitza kalitatea, hainbat jarduera eginez. Aspanafoak nahi duena da konpontzea bere zerbitzuen bidez prozesu…

Araba Gunea

Gaur BOILUR Arabako Gastronomi Elkarteen Federazioa egon da Araba Gunean. Federazio horrek Araba guztiko 50 elkarte baino gehiago biltzen ditu, eta oso lan garrantzitsua egin du, besteak beste Arabako produktuak eta elikagaiak sustatzeko, normalean gastronomiako dastatze saioak antolatuz lurraldean egiten diren azoketan. Arabako Foru Aldundiak eskerrak eman nahi ditu lan horrengatik, Araba Gunera etortzeko gonbidapen…

Araba Gunea: KIROLBET Baskonia – Play Off – laurdenen 1. partida

ARESBI Gaur, Araba Gunean, ARESBI-Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Arabako Elkartea. Gobernuz kanpoko erakundea da, irabazteko xederik gabekoa, arantza bifidoak eta hidrozefaliak eragindako pertsona eta familia guztiak helburu berdin baterako elkartzea xede duena:  ABH duten pertsonen bizitza baldintzak sustatzea eta babestea.  2008ko ekainaren 26an eratu zen elkarte moduan, eta bere helburuen oinarria da Arabako Lurralde Historikoan…