Bi jarraitzaile serbiar gonbidatuak izan ziren gure tenpluan Partizan eta Baskoniaren arteko EuroLeagueko inaugurazio neurketaz gozatzeko.
2024-25 denboraldiko EuroLeagueko lehen norgehiagokak bi gonbidatu berezi izan zituen. Nikola eta bere seme Filip, Belgradeko Partizanen jarraitzaile leialak, esperientzia ahaztezina bizi izan zuten Baskonia, Partizan eta EuroLeagueren arteko lankidetzari esker.
Ekintza, kluben eta zaleen arteko harremanak sendotzeko sortu zen. Nikola eta Filip, Serbiako taldearen jarraitzaile lehialak, Gasteizera bidaiatu zuten EuroLeagueko bere taldearen debuta ikusteko. Aita-semeek intentsitate handiko bi egun bizi izan zituzten, eta euren taldeak galdu arren, esperientzia paregabe eta ahaztezina izan zuten.
Buesa Arenan EuroLeagueko emozioa bizitzeaz gain, Nikola eta Filip Gasteizen saskibaloia nola bizi den ikusi ahal izan zuten. Esperientziak partidaz gozatzeko aukera emateaz gain, Baskoniaren kirol kultura gertutik ezagutzeko aukera ere eman zien, denda ofiziala bisitatuz eta hiriak eskaintzeko duen guztia ezagutuz.
Ekimen honek, bi taldeak hurbiltzeaz gain, eragin nabarmena izan zuen bai nazio mailan bai nazioarte mailan, kirol lehiatik haratago, saskibaloia alde guztietako pertsonak batzen dituen kirola dela erakutsiz. Horrelako ekintzen bidez, Baskoniak erreferente izaten jarraitzen du Europan, bai kirol arloan, bai entretenimenduan, eta, aldi berean, zaletasunen eta saskibaloiaren arteko lotura sustatzen du.