Pablo Lasoren gizonek Panathinaikos menderatu dute Buesa Arenan, hasieratik nagusi izan diren neurketan.
Neurketa bikain batean, gasteiztarrek garaipen garrantzitsua bereganatu dute Euroleagueko egungo txapeldunaren aurka. Urdin-gorriak hasieratik izan dira nagusi, bost jokalarik hamar puntuko balorazioa gaindituz. 18 puntu, 4 asistentzia, 4 errebote eta 29-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da neurketako MVP-a.
Erritmoa eta intentsitatea neurketaren hasieran. Baskonia ideia argiekin kantxaratu da, norgehiagokako lehen errentak lortuz. Pablo Lasorenen defentsa onak aurkariaren saskiraketak galarazi ditu, korrika egiteko aukera emanez eta diferentzia handituz. Baskoniak lehen laurdenean agindu du (22-13). Bisitarien 0 eta 7-ko partzial batek neurketan sartu ditu. Urdin-gorriek euren jokoan sendo mantentzen ahalegindu dira, baina aurkariaren saskiraketek berdintasuna jarri dute markagailuan. Entrenatzaile gasteiztarrak eskatutako hutsarte batek arnasa eman dio bere taldeari, atsedenaldira begira errenta berreskuratuz (48-38).
Aldageletatik bueltan, bi taldeek euren erritmoa ezartzen saiatu dira. Hirugarren laurdenaren erdialdean, Atamanenek aldea murriztu dute, baina etxekoek neurketaren agintea berreskuratu dute, azken hamar minutuetara 70 eta 57-ko markagailuarekin iritsiz. Urdin-gorriek sinisten jarraitu dute Zurbanoko pabiloian. Euskal taldearen joko onak garaipen handi bat eman dio Turkish Airlines Euroleagueko egungo txapeldunaren aurrean (91-77).
Pablo Lasoren gizonek asteko azken erronkari begiratzen diete. Rio Breoganek Zurbanoko pabiloia bisitatuko du igande honetan, 17:00etatik aurrera, Endesa Ligako lehen itzulia ixteko balioko duen neurketan.