Pablo Lasoren gizonak azken segundoetan erori dira Izar Gorriaren aurka.
Amaieraraino borrokatu badu ere, euskal taldeak ezin izan du urteko lehen garaipena lortu serbiarren aurka. Bigarren zatian markagailua irauli badu ere, Baskonia neurketako azken hiru segundoetan erori da. 18 puntu, 7 errebote eta 23-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da norgehiagokako jokalaririk nabarmenena.
Bi taldeen arteko saskiratzeak neurketa abiatzeko. Errebotearen kontrolarekin eta Donta Hallen erasoko intentsitatearekin, Pablo Lasoren gizonek partidako lehen abantailak lortu dituzte. Izar Gorriak eskatutako hutsarteare ondoren, bisitariek erantzun egin dute, lehen laurdena berdinketarekin amaituz (16-16). Hiru makarratik izandako portzentai baxuek euskal taldea zigortu dute eta hori baliatu du aurkariak markagailuan diferentzia handitzeko (28-42).
Aldagaletatik bueltan, Baskoniak ezin izan du neurketa hasierako erasoko joko ona berreskuratu eta Izar Gorriak saskiratzen jarraitu du aldea gehituz. Urdin-gorriek aurrerapausoa eman dute erasoko jokoan eta azken laurdenera dena erabakitzeke iritsi da (52-60). Pablo Lasorenek hirugarren laurdenaren erdialdetik erakutsitako intentsitatearekin jarraitu dute, lau puntura jarriz lehia amaitzeko sei minuturen faltan. Euskal taldeak markagailuan aurretik jartzea lortu du zaleen gozamenerako. Serbiarrak baina ez dira atzean gelditu eta neurketa berdintzea lortu dute 40 segundoren faltan. Azken hiru segundoetan lortutako saskiraketa batek garaipena eman dio Belgradeko taldeari.
Baskoniak bere hurrengo erronkei begiratzen die. Datorren astean, talde urdin-gorriak lau norgehiagoka jokatuko ditu, bi etxean eta bi kanpoan. Errege Egunean (20:30), Real Madrilek Buesa Arena bisitatuko du. Asteazkenean (20:30), Leyma Coruña iritsiko da Gasteizera. Urdin-gorriek Boloniara bidaiatuko dute, ostiralean (20:45), Virtusen aurka jokatzeko. Azkenik, igandean (17:00), Basquet Gironari egingo diote bisita.