Talde donostiarrak zuzenean abestuko du Baskonia eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan.
Ikuskizuna Buesara itzuliko da, oraingoan Nøgenen eskutik. Datorren urtarrilaren 30ean, Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko EuroLeagueko norgehiagokan (20:30) talde donostiarraren musika emanaldia izango dugu atsedenaldian.
Jokin Guilisagasti (bateria), Olatz Cuevas (baxua), Markel Idigoras (ukelele eta ahotsa), Alex Irazusta (gitarra eta ahotsa) eta Ane Negueruela (ahotsa) dira Buesa Arena dantzan jarriko duten Nogenen bost piezak. Bere bi disko arrakastatsuen ondoren, Nøgen taldea Aben Cirkel (Círculo abierto) disko berriarekin itzuliko da. Bertan Orein, La Banda, Glastonbury, Gertu edo Enarak bezalako abestiak nabarmentzen dira.
Baskoniak maila goreneko entretenimenduaren aldeko apustua egin du berriro. Datorren urtarrilaren 30ean (20:30), Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko norgehiagokaren atsedenaldian, Nøgenen emanaldiaz gozatuko dugu Zurbanoko pabiloian egingo den saskibaloi eta ikuskizun arratsalde berri batean.