Martxan da Gizarterako elkartearen aldeko bederatzigarren enkante solidarioa. Bertan, jarraitzaileek, Turkish Airlines Euroelague elastikoak eskuratu ahal izango dituzte.
Aurten ere Saski Baskoniak, talde arabarreko 2022-23 denboraldiko jokalarien elastikoen enkantea jarri du martxan. 2012. urtetik, Baskoniarekin batera One Team proiektua garatzen duen Gizarterako elkartera bideratuko dira funts osoak. Gizarterako elkarteak, 5+11 Fundazioarekin batera, saskibaloia erabiltzen du aukera-desberdintasunean dauden eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haur eta gazteentzako tresna integratzaile gisa.
Enkantea Ebay plataformaren bidez egingo da eta parte hartu ahal izateko erregistratuta egon beharko da. Lehen eskaintza bost egunez egongo da aktibo, eta Sander Raieste, Dani Díez, Darius Thompson eta Daulton Hommesen elastikoak egongo dira eskuragarri. Datozen egunetan, gainerako kamiseten eskaintzen inguruko informazioa emango da.
Kamisetaren irteera prezioa 65 eurokoa izango da. Ez dago eskaintza-mugarik, eta gain-eskaintza egiten denean, erabiltzaileak jakinarazpen bat jasoko du bere posta elektronikoan. Epea amaitu baino lehen eskaintza altuena egiten duen pertsonak, bere jokalari gustukoenak sinatutako oroitzapen bakar eta esklusiboa eramango du etxera.
Kamisetak, Baskonia-Alaves dendan (Alaba Jeneralaren Kalea, 1) jaso ahal izango dira eta etxera ere bidaltzeko aukera izango da. Kostuak, irabazlearen kontura izango dira.