Playoff-etako bi neurketen ondoren, Dusko Ivanovicen gizonak txipa aldatuta iritsiko dira Palentziara.
Intentsitate handiko astea urdin-gorrientzat Euroleagueko final-laurdenekin. Baina orain begirada Endesa Ligan jarri behar da eta Zunder Palentzian pentsatu, Baskoniaren 31. jardunaldiko aurkarian. Larunbat honetan, 20:45etatik aurrera, talde gasteiztarrak sailkapeneko azkenari egingo dio bisita etxeko txapelketan berriz ere batzeko helburuarekin. Joanekoan, Baskoniak 94 eta 82 irabazi zuen eta larunbatean emaitza bera errepikatzen ahaleginduko da.
18º Zunder Palentzia (5 garaipen eta 25 porrot): Luis Gilek zuzentzen duen taldeak garaipena behar du salbazioarekin amesten jarraitzeko. Galdu ezkero, aurkari zuzenen emaitzak itxaron beharko luke asteburu honetan jaitsiera ez sinatzeko. Palentziak txapelketako laugarren asistentzia emailerik onena, Keye Van der Vuurst (5.5 asistentzia), eta bosgarrena taponatzailerik onena, Matt Haarms (1.3 txapel) ditu.
9º Baskonia (16 garaipen eta 14 porrot): Baskonia Endesa Ligako 17. garaipena lortzen ahaleginduko da larunbat honetan, 20:45etatik aurrera. Urdin-gorriek zortzi talderik onenetara itzultzeko borrokatuko dute. Gasteiztarrak dira txapelketako laugarren talderik baloratuena (94.30 balorazioa) eta saskiratzaileena (87.37 puntu).
Bigarrenez neurtuko dituzte indarrak bi taldeek Endesa Ligan. Asteko azken erronka urdin-gorrientzat, Zunder Palentziaren aurka, zortzi talderik onenen artean sartzeko helburuarekin.