161 partida ofizial jokatu dituen hegaleko letoniarrak eta Saski Baskoniak beraien bideak banandu dituzte
Zortzi denboraldiren ondoren, Saski Baskoniak eta Arturs Kurucsek beraien arteko kontratu harremana amaitutzat eman dute. 2015eko udan iritsi zen gasteizera letoniarra eta betirako bere etxea izango denari 161 partida jokatuta (91 neurketa Endesa Ligan eta 70 Euroleaguen) esango dio agur.
Gasteizeko harrobira 15 urterekin iritsi zen Kurucs eta azken zortzi urteetan hazi egin da. Junior eta Zilarrezko LEB ligetatik pasatu ondoren, lehen talderako jauzia egin zuen. 2020an, Valentziako fase finalean lortutako Endesa Liga dago bere palmaresean.
Saski Baskoniak zorterik onena opa nahi dio Artursi bere etapa profesional eta pertsonal berrian. Buesa Arena zure eta zure familiaren etxea izango da. Mila esker, Arturs!