Joan Peñarroyaren gizonek Casademont Zaragoza hartu zuten mendean.
Endesa Ligan garaipen berri bat lortu dute gasteiztarrek aragoiko taldearen aurka (80-85). Etxeko txapelketan erreskadako laugarren garaipena lortu ondoren, astea modurik hoberenean itxi dute. Amaieraraino borrokatutako neurketan, bost jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 8 puntu, 7 errebote, 5 asistentzia, 4 berreskurapen eta 22-ko balorazioarekin, Maik Kotsar izan da jokalaririk nabarmenena.
Baskoniak eman du partidako lehen kolpea, baina 11 eta 2-ko partzial batekin, Casademont Zaragozak markagailua iraultzea lortu du. Joan Peñarroyaren gizonek amaieraraino borrokatu dute eta lehen laurdena aurretik amaitzea lortu dute (23-24). Bigarren laurdenean, urdin-gorriek intentsitatea handitu dute, diferentzia handituz (25-33). Azkenean, atsedenaldira 34 eta 45-eko markagailuarekin iritsi da.
Hirugarren laurdenaren hasieran aldea mantendu dute urdin-gorriek (47-63). Porfirio Fisacen gizonek erasoan hainbat jokaldi kateatu ondoren, diferentzia zazpi puntura ekartzea lortu dute (58-65). Azken laurdenean, Casademont Zaragoza markagailuan aurretik jarri da (70-69). Baskoniak amaieraraino borrokatu du eta erasoan hainbat jokaldi on egin ondoren, Endesa Ligako laugarren garaipena erdietsi du (80-85).
Baskoniak bere hurrengo erronkei begiratzen dio. Datorren astean, hiru neurketa jokatuko ditu etxean, tartean Euroleagueko jardunaldi bikoitza izanik.