Urdin-gorriek Partizan Mozzart Beten eta Dreamland Kanaria Handiaren bisita jasoko dute.
12 egun geroago saskibaloia Zurbanoko pabiloira iritsiko da. Ostiral honetan (20:30), Baskoniak Partizan hartuko du Euroleagueko seigarren jardunaldian, bi egun beranduago (igandea, 17:00) Jaka Lakovicenen aurka jokatzeko. Zaleen babesean, garaipenaren bidera itzuli nahi dute gasteiztarrek.
Partizan mozzart Bet izango da Baskoniaren lehen aurkaria. Euroleagueko jardunaldi berri batean, urdin-gorriek Obradovicen gizonen bisita jasoko dute (ostirala, 20:30), europako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin. Talde serbiarrak lau fitxaketa berri egin ditu, tartean Perry Dozier JR amerikarra. Jokaturiko bost neurketetatik bitan atera da garaile. Baskoniak pasaden denboraldiko urriaren 14an hartu zuen azkenekoz Belgradoko taldea eta 103 eta 96-ko markagailuarekin atera zen garaile.
Bi egun geroago, Dreamland Kanaria Handiak bisitatuko du Zurbanoko pabiloia Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian. Igandean (17:00), Baskoniak etxeko txapelketako bosgarren garaipena bilatuko du Jaka Lakovicenen aurka. Kanaria Handia eraberrituta iritsiko da Buesara udan 9 fitxaketa egin ondoren, tartean Ethan Happ eta Ben Lamers. Bi taldeen arteko 81. neurketan, Baskonia garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da.
Baskoniak bi norgehiagoka berri jokatuko ditu Zurbanoko pabiloian. Ostiralean (20:30), Partizan Mozzart Bet hartuko du Buesan, bi egun geroago (17:00) Kanaria Handiaren aurka jokatzeko Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian.