Baskonia App berriaren bitartez, zure taldearen berri guztiak momentuan izango dituzu mugikorrean. Gainera, Laboral Kutxak eskainitako promozio eta deskontu guztiak eskuragarri izango dituzu bertan.
Baskonia modernizazio prozesu baten murgilduta dago eta App berriarekin aurrera pausu bat eman du bere online plataformetan. Online Dendaren inaugurazioaz, webgunearen berritzeaz eta, azkenik, App ofizialaren sorreraz, Klubak lehen mailako online zerbitzua eskaintzen du. Ekimen berri honek dakarren zerbitzu eskaintzaren hobekuntzaren bitartez, jarraitzaileetatik gertu jarraitzen dugu. Gainera, App berriak erabiltzaile desberdinen arteko interaktuazioa ahalbidetzen du.
Baskonia App berria Android gailu (2.3 bertsioan eta berriagoetan ere) eta iOS gailu guztietan deskargatu daiteke -iOS 6 bertsioan zein berriagoetan -.
Baskonia App berriaren sekzio guztiak arakatu itzazu:
-Sarrerak: Ebentutako zein partidutako sarrerak erosteko modu azkarrena. Sistema honen bitartez sarrerak zure emailera helduko dira. Kirol gunera sartzeko emaila inprimatzeaz nahikoa izango duzu.
Abonatuak: Zure gune pertsonalera sarbide zuzena. Bertan zure sarrera beste jarraitzaile bati utzi diezaiokezu.
-Albisteak: Taldearen azken albiste eta tweet-ak kontsultatzeko modu erosoena.
-Horma: Twitter eta facebook bitartez, beste erabiltzaile batzuekin hitz egiteko, iritziak partekatzeko edota argazkiak bidaltzeko espazioa.
-Egutegia: Hurrengo partiduak eta aurreko jardunaldietako emaitzak kontsultatu, eta sarrerak erosi itzazu.
-Sailkapena: Laboral Kutxak parte hartzen duen txapelketa guztietako sailkapenak kontsultatu.
-Argazkiak: Laboral Kutxaren partiduetako argazkiak ikusi.
-Baskonia TV: Bideo ofizialen bitartez, taldearen gaurkotasuna jarraitu (deklarazioak, elkarrizketak…).
-Plantila: Laboral Kutxako jokalari zein teknikari guztien datuak ezagutu.
-Mapa: Baskoniaren komertzio-lagunen, Baskonia Denda Ofizialaren, BAKH kirol hiriaren edota Fernando Buesa Arena Pabilioiaren kokapena ikusi dezakezu.
-Faboritoak: Albisteak, bideoak edota argazkiak gorde, beranduago berriro ikusi ahal izateko.
-Kontuak: Aplikazioaren ajusteetara sartu (notifikazioak aktibatu edo desaktibatu, twitter eta Facebook kontuak…).