Duela 12 egun arabarrek Europan lortutako azken garaipenaren ostean, Euskaldunak eta Madrildarrak berriz ere aurrez-aurre izango dira
Joan Peñarroyaren gizonek Madrilera bidaiatuko dute talde zuriaren aurka Endesa Ligako jardunaldi berri bat jokatzeko. WiZink Centerrek hartuko du bi talde hauen arteko norgehiagoka (Igandea, 18:30h). Erronka garrantzitsua talde arabarrarentzat. Garaipen bat lortu ezkero, txapelketako lidertzan kokatzeko aukera izango luke.
1º Real Madril (19 garaipen eta 3 porrot): Chus Mateok zuzentzen duen taldeak zortzi garaipen jarraian daramatza Endesa Ligan. Cazoo Baskoniak eta Real Madrilek partida bakar bat galdu dute beraien etxean txapelketan zehar, zurien kasuan, pasaden urtarrilaren 2an FC Bartzelonaren aurka. Talentuz beteriko talde honi denboraldi honetan jokaturiko hiru partidetan irabazi dio Baskoniak (2 Euroleaguen eta 1 Endesa Ligan).
3º Cazoo Baskonia (18 garaipen eta 4 porrot): Sevillan lorturiko azken garaipenarekin, Joan Peñarroyaren gizonek 18 neurketa irabazi dituzte Endesa Ligan. Jardunaldi honetara hirugarren postuan kokaturik iritsiko dira, bere hurrengo aurkariarengandik garaipen bakarrera. Madrilen irabazita, sailkapenean postuak aurreratu eta txapelketako lidertza har dezake talde arabarrak. 10,3 punturekin eta 14,7-ko balorazioarekin, Matt Costello da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Erronka garrantzitsua gasteiztarrentzat. Endesa Ligako liderraren aurka, garaipen berri bat lortu nahi dute.