Urdin-gorriek batzen jarraitu nahi dute bi txapelketetan.
Hiru neurketako aste intentsuaren ondoren, Baskoniak bi garaipen eta porrot bateko balantzearekin itxiz, urdin-gorriek bi jardunaldiri egin beharko diete aurre, ostegunean (20:30) eta etxean, Virtus Segafredoren aurka Euroleaguen eta hiru egun beranduago andaluziako lurretan Coviran Granadaren aurka (igandea, 12:30).
Virtus Segafredo, asteko lehen aurkaria Baskoniarentzat. Intentsitate handiko neurketa Buesa Arenan, non berriki talde italiarrarekin sinatu duen Dusko Ivanovicen itzulera ikusiko dugun. Hasiera zail baten ondoren, Virtus bi garaipenekin eta sailkapeneko azkeneko postuan iritsiko da Zurbanoko pabiloira. Bi taldeen arteko 17. norgehiagoka izango da, Baskoniak 9 garaipen lortuz. Ostegun honetan, 20:30etatik aurrera, Euroleague Buesa Arenara itzuliko da non Pablo Lasorenek europako garaipen berri bat lortzea bilatuko duten.
Honen ondoren, urdin-gorriak errepidera itzuliko dira Endesa Ligako hurrengo hitzordurako. Pasaden igandean derbian garaipena erdietsi ondoren, Baskoniak Coviran Granadaren aurka (igandea, 12:30) neurtuko ditu indarrak txapelketako 11. jardunaldiari dagokion neurketan. Talde andaluziarrak urdin-gorrien balantze berdina du 4 garaipen eta 6 porrotekin. Txapelketa osoan baloi gehien berreskuratzen dituen taldeetako bat da.
Bi erronka berrietan, Baskoniak, etxean zein Zurbanotik kanpo, batzea bilatuko du garaipenaren bidean jarraitzeko jardunaldiz jardunaldi.