PlayOff-aren aurretik Bartzelonaren aurka jokatuko den partidarako ikuskizuna bermatuta dago.
Grupo Amutioren eskutik, video mapping-ik ikusgarriena Buesa Arenara itzuliko da. Maiatzaren 14an (18:30), Bartzelonaren aurka jokatuko den partida, Endesa Ligako fase erregularreko etxeko azken norgehiagoka izango da. Zaleek ez dute galdu nahi, momentu honetan, txapelketako lidertzan kokaturik dauden bi taldeen arteko lehia.
Fase erregularra ixteko amaiera handia prestatzen ari da Saski Baskonia, denboraldian izan daitekeen girorik onenarekin. Zurbanoko pabiloia talde gasteiztarraren gotorlekua izan da, jokaturiko 14 partidetatik, 13 irabaziz. Taldearen eta zaleen arten sortu den kimika bikainarekin, Buesa Arena suspertu egin da, eta Endesa Ligako PlayOff-ak hasi baino lehen, beste arratsalde magiko bat bizi nahi da.
Ez duzu galdu nahiko datorren maiatzaren 14an iritsiko den denboraldiko erronkarik nagusienetako bat.