Euren selekzioekin, 2023-ko Munduko Txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu dute baskoniako bi jokalariek.
Multzokako bi faseak gainditu ondoren, Vanja Marinkovic eta Tadas Sedekerkis, Filipinetan, Japonian eta Indonesian ospatzen ari den Mundo Txapelketako zortzi selekzio onenen arteen daude.
Hiru garaipenekin, multzokako lehen fasea lehen postuan amaitu zuen Vanjak. Dominikar Errepublikari 112 eta 79-ko markagailuarekin irabazi ostean, final-laurdenetarako txartela lortu zuen Serbiak. Bi faseetan 9.6 puntu, 1.2 errebote eta 9.2-ko balorazioa erdietsi du hegaleko urdin-gorriak.
Tadas Sedekerskis ere txapelketa handia egiten ari da. 2023ko Munduko Txapelketa honetan, Lituaniako selekzioak ez du neurketarik galdu, 5etik 5 garaipen, azkena, Estatu Batuen aurka 104 eta 110-eko markagailuarekin. Tadas 6.6 puntu, 6.8 errebote eta 12-ko balorazioa erdiesten ari da.
Partida bikainak final erdietarako txartela lortzeko beraien bideak gurutzatuko duten jokalari urdin-zurien partetik. Astearte honetan, irailak 5 (10:45), Vanjak eta Tadasek elkarren kontra jokatuko dute Munduko Txapelketako lau talderik onenen artean izateko.
Beste aldetik, Nikos Rogkavopoulosek agur esan dio bere lehen Munduko Txapelketari. Hegaleko greziarrak bi garaipen eta hiru porrotekin eman dio amaiera txapelketari. Nikosek, bataz beste, 8.2 puntu, 2.8 errebote eta 8-ko balorazioa erdietsi du.