Fontetako pabiloian, aste borobila itxi dute Joan Peñarroyaren gizonek
Valentzia Basketen aurka 81 eta 85-eko markagailuarekin irabazi ondoren, asteko hirugarren garaipena lortu du Cazoo Baskoniak. Endesa Ligako erreskadako zortzigarren garaipena lortuta, txapelketako lidertzan jarraitzen dute Joan Peñarroyaren gizonek. Talde arabarrak aste bikaina itxi du. 16 puntu, 7 errebote eta 19-ko balorazioarekin, Matt Costello izan da gasteiztarren jokalaririk baloratuena.
Cazoo Baskonia indartsu sartu da norgehiagokara eta berehala 0 eta 7-ko partziala lortu du. Valentziarrak baina, suspertu eta, arabarren hainbat huts aprobetxatuz, markagailuan aurretik jarri dira (10-9). Erasoan gutxi asmatuz, lehen hamar minutuak 18 eta 14-ko markagailuarekin amaitu da. Joan Peñarroyaren gizonek 0 eta 11-ko partzial batekin hasi dute bigarren laurdena, eta horrekin zazpi puntuko aldea lortu dute (18-25). Baloi galtze ugari izan badituzte ere, atsedenaldira bi puntuko abantailarekin iritsi dira (35-37).
Aldageletatik bueltan, etxekoek markagailuan aurretik jartzea lortu dute (42-40). Defentsako lan ona baliatuz, hainbat minutuz aurretik jarraitu dute. Aurrerapausoa emanez, azken laurdenera puntu bateko errentarekin iritsi dira Joan Peñarroyaren gizonak (55-56). Laurdeneko lehen minutuak parekotasun handikoak izan dira. Etxekoek, zaleen babesarekin, lau puntuko abantaila lortu dute (67-63). Amaieraraino borrokatuta, Fontentan garaipen garrantzitsua lortu du talde arabarrak (81-85).
Txapelketako 21. garaipena lortuta, sailkapeneko lidertzan jarraitzen dute Joan Peñarroyaren gizonek.