Endesa Ligako hamalaugarren jardunaldian, Andaluziako lurretara bidaiatuko du Baskoniak
Astearte honetan (21:30) izango du Baskoniak asteko eta urteko lehen hitzordua Granadan. Jokatu dituen azken hamaika partidak irabazita, erakutsitako momentu ona berresten ahaleginduko da talde arabarra. Garaipena lortu ezkero, Errege Koparako txartela lortuko luke. Hori lortzeko baina, Pablo Pin-ek zuzentzen duen taldea gainditu beharko du. Endesa Ligan inoiz jokatu gabeko neurketa izango da, pasaden denboraldian lortutako igoerarekin, lehen aldia baita talde andaluziarra gorengo mailan jokatzen duela.
13. Coviran Granada (5 garaipen eta 8 porrot): Endesa Ligan debuta egiten duen taldea da. Denboraldian zehar bost garaipen lortu ditu eta sailkapeneko hamahirugarren postuan kokaturik iritsiko da neurketara. Alex Renfroe da andaluziarren jokalaririk nabarmenena 9,4 puntu, 3,6 errebote, 5,8 asistentzia eta 13,6ko balorazioarekin. 2020-2021. urtean Burgosen kointziditu ondoren, Joan Peñarroyak ondo ezagutzen du joko antolatzaile estatubatuarra.
3. Cazoo Baskonia (10 garaipen eta 3 porrot): Azken hamaika partidak irabazita, Gasteiztarrak momentu onean itxi dute 2022. urtea. Granadan helburua garbia dute: Erregeko Koparako txartela eskuratzea. Matt Costello da arabarren jokalaririk nabarmenena 10,8 puntu, 5 errebote, 2,3 asistentzia eta 16,3ko balorazioarekin.
Errege Koparako txartela jokoan duela ekingo dio Baskoniak urteko lehen erronkari. Granadako partidaren ondoren, Euroleagueko jardunaldi berri bati egin beharko dio aurre ostegunean, Alba Berlini bisita eginez (19:00).