Mailarik handieneko kontzertuak, ikuskizunak eta entretenimendua Zurbanoko pabiloian denboraldi hasiera bizitzeko.
Buesa Arena ateak irekitzeko eta emozioz betetako denboraldiari hasiera emateko prestatzen ari da. Beste behin, Zurbanoko erakundea aldea markatzeko lanean ari da Opening Game-aren hirugarren edizioarekin. Tenplu urdin-gorriak distira egingo du berriro, bertaratutako bakoitzaren espektatibak gaindituko dituen ekitaldi ikusgarri batekin.
Baskonia erreferente izango da datorren urriaren 5ean Zurbanoko pabiloian jokatuko den etxeko txapelketako lehen neurketarekin. Bertan, Pablo Lasoren gizonek Morabanc Andorraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Baskoniaren estiloko entretenimenduak aurreko edizioetan baino indar handiagoz beteko du pabiloi gasteiztarra.
Arrakasta handiko bi Opening Game-ak (22-23 eta 23-24 denboraldiak), bi “Sold Out” eta 31.000 lagun baino gehiagorekin, indarra ematen dio entitate gasteiztarrari Endesa Ligako hasiera ospatzeko, Buesa Arenan inoiz ikusi ez den ekitaldi ikusgarri batekin. Talde urdin-gorriak pauso bat harago egingo du, Baskonia berriaren pabiloia parke tematiko bihurtuz eta entretenimendua bermatuz.
Datozen asteetan denboraldiko ekitaldi handiari buruzko xehetasun gehiago emango dira. Aurreratu daiteke, hiru artista handi arituko direla Buesa Arenara publikoa erakartzen jarraitzeko helburuarekin. Horrez gain, inor axolagabe utziko ez duten ikuskizun handiak eta ezustekoak izango dira.
Aurreko bi denboraldietan bezala, saskibaloiaren festa modu paregabean bizi ahal izango da.
Dagoeneko salgai daude Buesa Arenan jokatuko den etxeko txapelketako lehen neurketarako sarrerak!