Baskoniak hiru erronka berri izango ditu Maccabiren, Panathinaikosen eta Unicajaren aurka.
Aste berri bati ekin diote urdin-gorriek, 2024ko jardunaldi hirukoitzeko azken asteari, hain zuzen ere. Baskoniak hiru erronka berri izango ditu aurretik: asteartean (20:05) Maccabiren aurka, bi egun geroago (osteguna, 18:45), Atenasen, Panathinaikosen aurka eta igandean (12:30), zaleen aurrean, Unicajaren aurka.
Maccabi, urdin-gorrien lehen aurkaria. EuroLeagueko erronka berri honetan, Pablo Lasoren gizonek garaipenaren bidera itzultzea izango dute helburu. Oded Kattashek zuzentzen duen taldea hiru porroteko bolada eteteko asmoz iritsiko da norgehiagokara. Denboraldi hasiera honetan 4 aldiz baino ez dute irabazi, sailkapeneko beheko postuetan kokatuz. Entrenatzaile israeldarrak Tamir Blatt, txapelketa osoko asistentzia emailerik nagusiena, neurketako 8.8 saskiraketa pase emanez, du bere taldean.
Atenasera bidean, bi egun geroago, Europako bigarren hitzorduari aurre egiteko. Baskoniak, EuroLeagueko egungo txapelduna den Panathinaikos izango du aurkari. Talde greziarrak Kostas Antetokounmpo eta Omer Yurtseven errekuperatu zituen pasaden jardunaldian. Kendrin Nunn txapelketa osoko bosgarren saskiratzailerik nagusiena da (18.4 puntu).
Azkenik, urdin-gorriak etxera itzuliko dira azken neurketa jokatzeko (igandea, 12:30) Unicajaren aurka. Bilboren eta Granadaren aurka garaipena lortu ondoren, Baskoniak etxeko txapelketan batzen jarraitzea izango du helburu. Real Madrilen eta Kanaria Handiaren aurka galdu ostean, Ibon Navarroren taldea sailkapeneko hirugarren postuan iritsiko da. Neurketako, bataz beste, 88.27 puntu erdietsita, andaluziarrak txapelketa osoko bosgarren saskiratzailerik nagusienak dira.
Hiru hitzordu berri hauetan, Pablo Lasoren gizonek bi txapelketetan batzea izango dute helburu.