Baskoniak Anadolu Efesen aurka jokatuko du Euroleagueko 31. jardunaldian.
Zurbanoko pabiloian aste biribila osatu ondoren, Baskoniak dinamika onari jarraipena eman nahi dio etxetik kanpoko neurketetan. Asteazken honetan, 18:30etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonek Basketball Development Center bisitatuko dute txapelketa kontinentalean batzen jarraitzeko helburuarekin. Baskoniak Turkiara egindako azken bisitan garaipena lortu zuen (80-87) eta bihar emaitza berdina lortzeko borrokatuko du.
9. Anadolu Efes (16 garaipen eta 14 porrot): Azken lau neurkeketan garaipena erdietsi ondoren, play in-eko postuetan kokatuz, iritsiko da partidara Luca Banchik zuzentzen duen taldea. Talde indartsua, txapelketa osoko hirugarren baloratuena da. Vincent Poirier eta Rodrigue Beaubois zalantza dira. 15.5-eko balorazioarekin, Shane Larkin da talde turkiarreko jokalaririk nabarmenena.
14. Baskonia (13 garaipen eta 17 porrot): Europako azken hitzorduan Bayern garaitu ondoren iritsiko da Baskonia. Erronka berri batean, Pablo Lasoren gizonek txapelketako 14. garaipena bilatuko dute. Chima Moneke Euroleagueko zazpigarren jokalaririk baloratuena da eta Donta Hall txapel gehien jartzen dituen hirugarren jokalaria. Jardunaldi hirukoitzeko azken astea izango da talde gasteiztarrarentzat.
Bi taldeek 38 aldiz neurtu dituzte indarrak historian zehar, garaipenen balantzea 15-ekoa izanik turkiarrentzat eta 13-koa Baskoniarentzat. Asteazken honetan, 18:30etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonek europako garaipen berri bat lortzeko borrokatuko dute.