Laboral Kutxa Baskonia eta Dolomiti Energia Trento irailak 29an izango dira aurrez aurre, errefuxiatu siriarren aldeko neurketa solidarioan.
Jarraitzaile baskonistek Arabako Foru Aldundi Txapelketa zuzenean ikusteko aukera izango dute, Velimir Perasovicen talde berriaren aurkezpenean. Partidua Buesa Arenan izango da (irailak 29, asteartea, 20.30etan), Dolimi Energia Trento izango da aurkaria eta neurketak izaera solidarioa izango du. Txapelketa Arabako Foru Aldundian izan da aurkeztua eta hiru instituzioko ordezkariak egon dira presente: Igone Martinez de Luna (Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua), Jesus Vazquez -Saski Baskoniako Zuzendari Nagusia- eta Eva Silan (Save The Childreneko ordezkaria Euskadin).
Leihatiletan bildutako diru guztia Save The Children GKE-ari emango zaio dohaintzan. Gauzak horrela, Siriako umeak jasoko dituzte fondo guztiak. Saski Baskoniak eta Arabako Foru Aldundiak milaka pertsonei eragiten dizkien arazo sozialen inguruan duten konpromisoa erakutsi nahi dute. Hori dela eta, XXIV Diputazio Txapelketaren sarrerak prezio herrikoietan jarri dituzte (3 eta 4 nibeletan 5€/1 eta 2 nibeletan 10€). Saski Baskoniako abonatuek dohain izango dute partidua baina, dohaintzarik eman nahi ezkero, zero lerro bat zabalduko da.
Honetaz gain, Laboral Kutxa Baskoniako jokalariak kausarekin konprometituko dira ere. Kamisetan haien izenak eraman beharrean, jokalari bakoitzak errefuxiatu baten izena eramango du. Gainera, Diputazio Txapelketan erabilitako kamisetan subastatuko dira eta bildutako diruak krisi mundial honen konponketan kolaboratzea izango du helburu. Sarrerak Baskonia-Alaves Dendan, 902139191 telefonoan eta www.baskonia.com webgunean erosi daitezke.
Leku baketsu bat bilatzeko helburuaz, miloi erdi ume baino gehiagok egin dute ihes Siriako gudatik. Egoerak eta zifra hauek erreakzionarazi egin behar gaituzte. Hori dela eta, Save the Children asoziazioak Baskoniak -Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz- burutu duen ekimena eskertu nahi du. Partiduko sarreren salmentan bildutako diru guztia Siriako herrialde mugakideetan dauden ume errefuxiatuentzat joango da, Espainiara heltzean beharrezko atentzioa eta babesa jaso dezaten.
Guztiok jokatzen dugu Diputazio Txapelketa. Kolaboratu!