26 urteko estatubatuarra datozen bi denboraldietan arituko da Gasteizen.
Baskoniak eta Tren Forrestek (Florida, 1998) euren bideak lotu dituzte 2026. urtera arte. NBA-ko Atlanta Hawks taldean bi denboraldi eman ondoren, talde gasteiztarrak 1,94m-ko joko-antolatzaile amerikarraren zerbitzuak eskuratu ditu.
Dothamen (Alabama) jaioa eta Floridako Unibertsitatean hezia, Seminoletan lau denboraldi jokatu zituen, 25 minututan bataz beste 8,3 puntu eta 3,3 asistentzia erdietsiz. 2020. urtean, kontratu dual bat sinatu zuen Utah Jazz taldearekin, bi urte geroago Atlantako frankiziarengatik fitxatzeko.
Trent Forresten etorrerarekin, Baskoniak balio handiko pieza bat gehitu du, hurrengo asteetan Pablo Laso entrenatzaile arabarraren aginduetara denboraldiaurreari hasiera emateko.