Laboral Kutxako jokalari berria aurkeztua izan da gaur. Shengeliak hiru denboraldiz jantziko du elastiko baskonista eta 7 zenbakiarekin jokatuko du.
Gasteiz, 2014ko uztailak 18. Tornike Shengelia -2014/2015 denboraldiari begira Laboral Kutxak eginiko lehen fitxaketa- ofizialki izan da aurkeztua. Egun hauetan bere lehen semea jaio ondoren, Shengelia atzo heldu zen Gasteizera. “Oso ondo dago, zazpi egun ditu oraindik eta asko kostatzen zait berarengandik aldentzea”, azaldu du jokalari baskonista berriak.
“Baskoniara etortzea aurrera pausu bat da. Europako talde onenetako batera nator eta bertan hobetzen jarraitu nahi dut”, adierazi du Shengeliak. Jokalari georgiarrak bere jokoaren klabeak azaldu dizkigu, “hainbat postutan jokatu dezaket. Gainera, talde lana asko gustatzen zait. Argi daukat, laguntzeko helburuaz nator Gasteizera”.
“NBA-n izandako esperientzia positiboa izan da. Jokalari bikainekin batera ikasteko aukera paregabea izan dut. Egunero ikasitakoa taldean transmititzen saiatuko naiz” azaldu digu Shengeliak. Brooklynen Mirza Teletovic izan du taldekide eta honek primeran hitz egin dio Gasteizi buruz. “Talde handi batera natorrela esan dit. Komentatu didanez, hiria oso polita da eta bertan ederto egongo naiz”.
Jokalari baskonista berria argi eta garbi azaldu da. “Ondo jokatu dezakedala demostratu nahi dut”. Komunikabideen aurrean Shengeliak nolakoa den azaldu digu “oso borrokalaria naiz eta kantxan nire %200a ematen dut. Gasteizen hobetzen jarraitzeko egingo dut lan. Konfiantzaz nabil eta jokalari arriskutsua izan nahi dut”.
Tornikeren aurkezpena aprobetxatuz, Felix Fernandez Kirol Zuzendariak aurre-denboraldiari buruz hitz egin du. Azaldu duenez, Superkopara sasoi onean heltzeko helburuaz, taldea abuztuak 17-18 inguru hasiko da lanean.
Escucha las declaraciones de Toko Shengelia
[flickr_set id=”72157645346694379″]