Hegaleko-pibot georgiarra NBAtik dator eta hiru urteko kontratua sinatu du.
Laboral Kutxak Tornike Shengelia NBA jokalari ohia fitxatu du. Baskoniak eta jokalari georgiarrak hiru urteko kontratua adostu dute.
Tornike Shengelia (2,03 metro eta 22 urte) Tbilisin jaio zen eta formazio jokalari bat da oraindik. Belgacom Spirou belgikarrean Euroleaguea jokatu ondoren, 2012an NBAko Draftean izan zen aukeratua. Esan bezala, Europan eta Garapen Liga amerikarrean jokatu eta gero, Shengeliak NBAra eman zuen saltoa. Bertan Brooklyn Netsen eta Chicago Bullsen jokatu du.
Georgian internazionala den jokalari gaztea Baskoniaren lehen fitxaketa bihurtu da. Errekonozimendu medikuekin hasteko helburuaz, Shengelia hurrengo astelehenean helduko da Gasteizera.