Badalonako Errege Kopara joan diren ehunka Baskonia zaleren kuartel nagusia bisitatu dute erakundeetako ordezkariek
Arabako eta Baskoniako erakundeetako ordezkari nagusiek bertatik bertara ezagutu dute Araba Etxea. Saskibaloi-zaleen topagunea Badalonako Errege Kopako honetan, eta Arabako erakusleihoa Kataluniako hirian.
Ekitaldian Pilar Garcia de Salazar ahaldun nagusiordea eta Josean Querejeta Saski Baskoniako presidentea izan dira. Haiekin batera izan dira Javier Durana, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko Zerbitzuko teknikaria, eta Ana del Val, Kultura eta Kiroleko foru diputatua. Eurekin batera, Baskoniako kapitainak, Rokas eta Tadas, eta Joan Peñarroya entrenatzailea izan dira. Elkarrekin topa egin dute talde arabarrak txapelketa ona izan dezan. Ekitaldian, ordezkariek Errege Kopa oparoa eta Badalonan parte hartuko duten taldeen zaleen arteko giro ona opa nahi izan dute.
Goizeko 11.00etan ireki dute Araba Etxea. Laster batean, dena urdinez eta gorriz tindatzen hasi da, Badalonako Carrer de Pi i Margall-en giro ezin hobea sortuz. Baskoniako jokalari Tadas Sedekerskis eta Rokas Giedraitis eta Joan Peñarroya entrenatzailea bertan izan dira bertaratutako zaleekin ondo pasatzeko. Bertara dozenaka baskoniar hurbildu dira, baita bertako jendea ere, lurraldea eta Endesa Ligako zalerik leialenetako bat, Baskoniarena, bertatik bertara ezagutzeko.