Buesa Arenako kantxa biziz beteko da Euroleaguearen bigarren faseari ongi etorria emango dion 3D proiekzioarekin.
Laboral Kutxa Baskoniak maila handiko partidu batekin -Anadolu Efesen aurkako neurketarekin hain zuzen- zabalduko du urte berria. Presentazioa izugarria izango da eta kantxan biziko den espektakuluarekin bat etorriko da. Zurbanoko pabilioian eta Europan inoiz ikusitako espektakulu batekin estreinatuko da Euroleagueko Top 16a Buesa Arenan.
Taldeen presentazioan kantxa baskonista mapping bideo proiektore bihurtuko da minutu batzuez. Mugimendu efektuez batera doazen irudiak eta efektu soinudunek espektakulu artistiko izugarria eskainiko dute. Proiektatua den azaletan ilusio optikoak, bolumena eta tridimentsionalitatea sortuz, eraikinei eta azalei bizitza ematen dien teknika berritzailea da mapping-a.
Presentazio izugarri hau aperitibo erakargarri bat besterik ez da izango. Plater fuertea 21.00tan hasiko da. Laboral Kutxa Baskonia eta Anadolu Efes aurre aurre izango dira Top 16ko lehen jardunaldian -urtarrilak 2, ostirala-. Dusan Ivkovic esperientzia handiko entrenatzailearen gidaripean, talde turkiarra oso talde boteretsua da eta goian egoteko helburuaz izan da eraikia. Top 16aren estreinaldia Buesa Arenan disfrutatu eta bizi ezazu presentazioaren espektakulu izugarria.