Baskoniaren hirugarren fitxaketa internazionala da Nigeriako selekzioarekin eta EuroLeagueko bigarren erreboteatzaile nagusia izan zen iaz.
2020-21 denboraldiari begira, KIROLBET Baskoniak Tonye Jekiri nigeriarra fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako. 26 urte (1994) eta 2,12 metroko fitxaketa berriak Asvel Villeurbanne talde frantziarrean jokatu zuen iaz.
Pibot nigeriarrak Estatu Batuetan hasi zuen bere ibilbidea, Floridako Unibertsitateko Hurricaines taldean alegia. Turkian eta Belgikan jokatu eta gero, Jekirik EuroLeague jokatu zuen iaz Asvel Villeurbanne talde frantziarraren eskutik. Frantziako LNB ligan, KIROLBET Baskoniaren fitxaketa berriak 7,8 puntu, 6,2 errebote eta 12,7ko balorazioa lortu zituen bataz beste.
Kontinente zaharreko txapelketa gorenean jokatu duen lehen urtean, Jekiri izan da errebote gehien lortu dituen jokalaria, 202 hain zuzen. Baskoniako pibot berriak 27 neurketa jokatu ditu EuroLeaguen eta bataz beste 8,7 puntu, 7,5 errebote eta 12,8ko balorazioa lortu ditu.
Toney Jekiriren fitxaketarekin Baskoniak potentzia fisikoa eskuratu du datorren urterako proiektuari begira.