Gasteizen sei denboraldi jokatu eta Endesa Ligako txapeldun bilakatu ondoren, jokalari georgiarrak Saski Baskonia utzi du.
Saski Baskoniak eta Tornike Shengeliak haien arteko kontratua bertan behera uztea adostu dute. Gauzak horrela, hegal-pibotak Gasteizetik kanpo jarraituko du bere ibilbide profesionala.
Toko Shengelia 2014ko udan iritsi zen Arabako hiriburura eta ordutik, Euroleagueren (138) eta Endesa Ligaren (180) artean, 318 neurketa ofizialetan defendatu du elastiko gorri-urdina. Valentzian acb titulua lortu ondoren, azken hiru denboraldietako kapitainak Endesa Ligako txapeldun bezala utzi du taldea.
Sei urteotan lidergoa, konpromisoa eta Baskonia nortasuna erakutsi du hegal-pibot georgiarrak. Gasteiz hiriari eta arabar zalegoari titulu berri bat eskaintzea zen bere amets handiena, eta behin ametsa lortuta, Baskonia uztea erabaki du. Tornike Shengeliaren izena urrezko letrekin dago idatzita jada Klubaren historian. Gasteizen maitasun handiz gogoratuko da bere ibilbidea eta Klubak zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.