NBA-n esperientzia handia duen hegaleko frantziarra, jokalari urdin-gorri berria 2026. urtera arte.
Timothé Luwawu-Cabarrot eta Baskonia akordio batera iritsi dira datozen bi denboraldietarako. NBA-n 328 neurketa jokatu dituen hegaleko frantziarra (Cannes, 1995 eta 198cm) Asvel Villeurbannetik dator.
Proventzako eskualdeko Antibes taldean hezitako jokalari frantziarrak ibilbide luzea du NBA-n, 2016 eta 2022. urteen artean, Piladelphia 76ers, Oklahoma City Thunder, Chicago Bulls, Brooklyn Nets eta Atlanta Hawksen aritu ondoren.
Armani Milanekin eta Asvel Villeurbannekin Turkish Airlines EuroLeague jokatutako hegalekoa. Talde frantziarrarekin, Baskoniako jokalari berriak 13 puntu eta 11,8-ko balorazioa erdietsi du.
Baskoniak esperientzia eta fisiko kontrastatua gehitu ditu 2024-25 denboraldiari begira.