Baskoniak pibot brasildarraren kamiseta erretiratuko du datorren maiatzaren 5ean Gironaren aurkako neurketaren atarikoan.
Baskoniak merezitako omenaldia egingo dio klubaren legenda bati. Tiago Splitterrek, bere kamiseta, zazpi denboraldiz bere etxea izandakoaren goialdean ikusiko du maiatzaren 5ean (12:30).
Pibot brasildarra bere zaleekin bilduko da egun berezi batean, familia urdin-gorriaren berotasun eta maitasun guztia jasoz. Tiago Baskoniaren historiako jokalaririk nabarmenetarikoa da. Splitterrek 9 titulu irabazi zituen talde arabarreko elastikoarekin: 2 ACB Liga (2008 eta 2010), 3 Errege Kopa (2004, 2006 eta 2009) eta 4 Superkoka (2005, 2006, 2007 eta 2008). Gainera, Tiagok EuroLeagueko 4 Lauko Final jokatu zituen eta ACBko denboraldiko MVP saria irabazi zuen 2010ean.
Tiago Splitterrek 2024ko urriaren 3an egin zuen debuta Baskoniako elastikoarekin Bilbao Basketen aurka. Ordutik 413 partida jokatu zituen guztira Santa Catarinakoak. Horietatik 276 ACBn eta 137 EuroLeague-n, gaur egun euskal erakundearen historian neurketa gehien jokatu dituen seigarren jokalaria izanik.
Baskonismoaren ikono bat izango da protagonista datorren igandean, maiatzak 5, Gironaren aurkako atarikoan. Tiago Splitterrek merezitako omenaldia jasoko du bere zaleengandik eta bere elastikoa Buesa Arenako gorenera igotzen ikusiko du, historia urdin-gorriko jokalari handienekin elkartuz.