Baskoniak talde gasteiztarreko legenda baten kamiseta erretiratu du, Tiago Splitter
Tiago Splitterren omenaldian izan diren Baskonia zale guztien oroimenean betiko geratuko den egun historikoa. Brasildarrak ezin izan dio emozioari eutsi bere elastikoa pabiloiaren gorenera igotzean, klubean eman zituen hamar urteetan berarekin egon ziren pertsona guztiak gogoratzen zituen bitartean.
Tiago Splitterrek zaletuen maitasun guztia jaso zuen atzo arratsaldean dendan. Bertan, sinadurekin eta argazkiekin, une ahaztezina bizi izan zuen.
Norgehiagokaren atarikoan, zale eta komunikabide batzuek gozatu ahal izan zuten solasaldi batean parte hartu zuen Splitterrek. Hitzaldi horretan, jokalari ohiak klubean egon zeneko pasadizoak kontatu ahal izan zituen.
Hasierako jauziaren aurretik iritsi zen momenturik esperoena. Tiago Spliterrek zale guztien maitasuna jaso zuen kantxara sartutakoan. Splitterrek besarkada hunkigarria eman zion Dusko Ivanovic entrenatzaileari. Baskoniaren legendak oso hunkituta erakutsi zien bere maitasun eta esker on guztia klubari eta hamarkada osoan zehar gasteizen gertu izan zituen pertsonei.
Tiago Spliterren 21a Buesa Arenako goialdean da jada bere taldekide izan ziren beste lau jokalarirekin: Prigioni, Rakocevic, Vidal eta Scola.