Denboraldiko lehen norgehiagokako arrakastaren ondoren, bere publikoa entretenitzeko beste modu baten aldeko apustua egin du berriz ere Saski Baskoniak.
Baskoniako zaleek beste gau batez gozatzeko aukera izango dute hurrengo abenduaren 29an, urteko partidarik nabarmenetako batean. Talde arabarrak Real Madrilen bisita jasoko du (Osteguna, 19:00) Euroleagueko 16. jardunaldian. Partida bat baino haratago joango den eguna izango da, sorpresa eta batez ere, musika askorekin.
Tayra Taylorr, 21 urteko abeslari gasteiztarraren emanaldiak emango dio hasiera saskibaloiaren jaiari. La Voz talent show-etik igaro ondoren iritsiko da Buesa Arenara.
Duela gutxi UPA Dance telesailaren kantu berria estreinatu duen DIEGGIren emanaldi izango dugu atsedenaldian. 2023ko udazkenerako aurreikusita dagoen bere lehen albuma osatuko duten abestietako batzuk esklusiban aurkeztera etorriko da Zurbanoko Pabiloira.
Azkenik, Carlos Jean musikari, DJ, abeslari eta ekoizleak emango dio amaiera gau magiko honi. Gaur egungo musika onenen aukeraketa batekin girotuko du partida amaiera 6 Grammy Latino eta Ondas sari bat irabazi dituen artista espainiarrak.
Aurtengo urteari itxiera bikaina emango dio Cazoo Baskonia eta Real Madrilen arteko partidak. Ekitaldia gabonetako plan handienetakoa izango da, norgehiagokak duen oihartzunarekin eta bertan izango diren musika emanaldiekin.