Entrenamendu ireki arrakastatsua, mila pertsona baino gehiagorekin bere taldearen lan saioa ikusten.
Buesa Arenako 4. dorreko ateak ireki baino ordubete lehenago, Baskoniako zaleak zain zeuden Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldea entrenatzen ikusteko. Tenplu urdin-gorrira hurbildu diren 1.500 zaletu baino gehiagok talde arabarraren lan saioarekin gozatzeko aukera izan dute.
Montenegroko teknikariak saioa bukatutzat eman ondoren, elkartasunerako unea iritsi da. Sinadurak, argazkiak, selfieak eta jokalarien eta zaleen arteko elkarrizketak nagusi izan dira Gasteizko kantxan. Konbinazio ezin hobea taldea energiaz betetzeko denboraldiko azken tarteari aurre egin aurretik.
Saski Baskoniatik eskerrak eman nahi dizkiegu ate irekiko jardunaldi honetara hurbildu diren zale guztiei. Eskerrik asko zuen babesagatik!