Talde gasteiztarreko hiru jokalariek ostiral honetan hasiko dute FIBA-k antolatutako txapelketa.
Baskoniak ordezkaritza izango du Munduko Txapelketan. Prestaketa fasearen ondoren, baskoniako hiru jokalariak munduko saskibaloi ekitaldi nagusienerako prest dira. Datorren abuztuaren 25ean hasiko da Filipinetan, Japonian eta Indonesian egoitza izango duen 2023. urteko Munduko Txapelketa eta bertan talde arabarreko hiru jokalarik parte hartuko dute: Tadas Sedekerskis, Vanja Marinkovic eta Nikos Rogkavopoulos.
Lituaniako selekzioarekin jokatuko duen Tadasek Egipto, Mexiko eta Montenegro izango ditu aurkari D multzoan. Tadas Sedekerskisen mundialeko ibilbidea datorren ostiralean, abuztuak 25, hasiko da Egiptoren aurka (14:30). Bi egun geroago, Mexikoren izango du aurkari (14:30) eta lehen fasea Montenegroren aurka amaituko du (abuztuak 29, 14:30).
Vanja Marinkovicek egun bat gehiago itxaron beharko du 2023ko Munduko Txapelketa hasteko. Abuztuaren 26an (14:00) Txinaren aurka jokatuko du lehen neurketa. Bi egun geroago, Serbiak Puerto Rico izango du aurkari (abuztuak 28, 14:00) eta lehen fasea Hego Sudanen aurka itxiko du (abuztuak 30, 10:00).
Nikos Rogkavopoulos fitxaketa berriak ere Baskonia ordezkatuko du. Greziako selekzioak larunbat honetan hasiko du bere ibilbidea Jordaniaren aurka (10:45). Astelehenean, faborito nagusia den Estatu Batuak izango du aurkari (14:40) eta multzokako fasea Zelanda Berriaren aurka amaituko du asteazkenean (14:40).
Saski Baskoniatik zorterik onena opa nahi diegu gure hiru jokalariei Munduko Txapelketan. Zorte on, mutilak!