Kapitain urdin-gorria Gasteizen da jada.
Gaur goizean, IMQ-n azterketa medikoak egin aurretik, Tadas Sedekerskis kapitaina pozik agertu da hedabideen aurrean 24/25 denboraldi hasierari begira. “Nik badakit klub honek zer esan nahi duen jendearentzat eta zaleentzat”.
Tadasek, Pablo Laso entrenatzaile urdin-gorri berriari buruz ere hitz egin du. “Uste dut Pablok ondoegi ezagutzen dituela liga, EuroLeague, hiria eta jendeak nahi duena. Denok ilusioz gainezka gaude”.