Orain dela hilabete batzuk etorri zen Gasteizera, baina jada primeran konpontzen da gazteleraz. Tadas Sedekerskisek, bai hirian bai taldean, “oso integratuta” dagoela adierazi du. Jokalari lituaniarra Jordan Brand Classic 2014-ean (adin gazteko munduko kirol ebentu garrantzitsuenetako bat) parte hartzeko irrikitan dago.
Pasaden hilabetean altxor baskonista Bartzelonara joan zen lehen hautaketa baten parte hartzera. Behin hautaketa pasatuta, torneoa Brooklynen jokatuko da, Mirza Teletovic idolo baskonistaren etxean.
Hiri kataluniarrean hiru egun egon eta gero, 1998ko belaunaldiko jokalari onenak batuko dituen ebentuan parte hartuko zuela adierazi zioten. “Egun hauetan, boteari eta jaurtiketari dagokionez, asko ikasi dut, baina hala ere oraindik asko daukat ikasteke” adierazi zuen Tedasek. Gauzak horrela, 39 jokalaritatik 10 izan ziren Brooklynera joateko hautatuak eta hauen artean zegoen Tedas. “Brooklynera joango diren hainbat jokalari ezagutzen ditut eta momentua heltzeko irrikitan nago”.
“Hiru egunetan zehar kontzeptu indibidualak baino gehiago talde-kontzpetuak landuko ditugu eta 18an partidu bat jokatuko dugu kantxa izugarri baten” adierazi du jokalariak. Ebentuan ospe oneko hainbat entrenatzailek parte hartuko dute, hori dela eta “aukera hau guztiz aprobetxatu nahi dut. Gainera, ez naiz inoiz Estatu Batuetan egon eta esperientzia bizitzeko gogo handiz nago” aipatu du Sedekerkisek. Gainera, jokalari lituaniarra izango da Endesa Ligako parte hartzaile bakarra.
NBA-ko izar garrantzitsuetako askok (Kevin Durant, Carmelo Anthony edo LeBron James besteak beste) parte hartu izan dute Jordan Brand Classic-ean.
Tadas -jada 2 metro neurtzen du- proiekzio handiko hegalekoa da. Harrobiko jokalariak hiru ordu entrenatzen ditu egunero, batetik 5+11 Fundazioko Behe Mailako taldeekin eta bestetik, Iñaki Iriarterekin. “Asko entrenatzen dugu, baina hau da gustatzen zaidana eta gutxika-gutxika hobetzen noa. Dena dela, oraindik gauza asko ditut hobetzeke: jaurtiketa, botea, defentsa, indarra, gimnasio-lana, etab.”.
Gazte baskonistak etorkizun handia du. 15 urte izanda, erreferente bat da Selekzio Lituaniarreko behe mailetako taldeetan. Nahiz eta urte bat gutxiago izan, Tadasek U16-rekin jokatu zuen iaz eta aurten ere jokalari garrantzitsu bat izango da Letonian jokatuko den txapelketan. Abenduan jokatutako Espainiar Selekzio Autonomikoen txapelketari dagokionez, sei partidutan 19.3 puntu, 7.8 errebote eta 22.3 puntuko balorazioa lortu zituen bataz beste.