Baskoniak bere estandarteetako bat berritu eta talde urdin-gorriaren etorkizuneko ikono bihurtu du.
Tadas Sedekerskis 2013an iritsi zen Gasteizera, haurra zela, eta gaur, 11 urte geroago, kontratua berritu du, Baskoniarekin batera historia egiten jarraitzeko. Talde arabarrean hazi, jokalari profesional izateko jauzia egin eta saskibaloi profesionalaren erreferente bihurtu da.
Ontzi urdin-gorriaren kapitainak Zurbanoren erakundearekiko duen konpromisoa beste bost denboraldiz luzatu du. Klub arabarrarentzako berrikuntza estrategikoa, Gasteizen bere historia handitzen jarraitu nahi duen etxeko jokalari baten aldeko apustua eginez.
Euskal hiriburura 15 urterekin iritsi zen gaztea, bere palmaresean 2o20ko Endesa Liga izanik, baskonismo osoko gizon eta erreferente bihurtu da. 277 partida jokatu ditu orain arte Tadasek elastiko urdin-gorriarekin. Lana, ahalegina eta anbizioarekin, gasteizko aldagela gidatzen duen kapitaina.
Hegaleko lituaniarra klubaren historiaren oraina eta etorkizuna da. Elkarrekin, Baskoniaren eta Lurraldearen izena Europa osoan zehar harrotasunez eramaten jarraituko dugu.