Saski Baskoniaren presidenteak, Josean Querejeta, eta Simply Supermerkatuetako zuzendari orokorrak, Alvaro Villamizar, Buesa Arenako prentsa aretoan aurkeztu zuten akordioa.
Baskonia taldeak 5+11 Fundazioaren bitartez akordio batera heldu da Simply Supermerkatuekin. Bertan, bi instituzioak batzen dira kirolaren zabalpenerako, bai kirol alorrean bai alor sozialean. Akordioa Buesa Arenan, Bakhen eta Mendizorrotzan islatuko da, eta baita ekintza espezifikoetako babesean ere, futbol eta saskibaloi 3×3 txapelketan, udako campusetan eta Baskoniaren eta Alavesen jokalariek eskola zentroetara egiten dituzten bisitetan alegia. Bisita horietan, Simplyk bertako umeei ohitura osasuntsuak izatearen garrantzia azalduko die.
Gainera, Simply Supermerkatuak Alavesen behe kategorietako babeslea izango da ere, eta presentzia izango du beste komunikabideetan, “En juego” aldizkarian alegia. Aldizkari hau hileko lehen partiduetan ematen da Buesa Arenan.
Alvaro Villamizarrentzat, akordio honek “Simplyren konpromezua egiaztatzen du kirolarekin eta gazteen hezkuntzarekin, baita lurraldean finkatzea, horrela Arabako gizartearentzat garrantzitsuak diren ekimenetan sartuz”.
Simply Supermerkatuak 1972tik dago Euskadin. 1.200 lagunei ematen die lana eta 31 supermerkatu eta hipermerkatu ditu Euskadin, horietatik 9 Gasteizen daudenak.